XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAKIN BEHARREKOAK

PEDRO BASAURI PAGOAGA Pedrutxo, 1893. urtean, azaroaren 30ean, Eibarko Arragoeta kalian jaio zen.

Beraz, bere jaiotzaren 100. urteurrena izango da aurtengo San Andres egunian.

Torero trajea Eibarren jantzi zeban lehenengo bider nobillada batean.

Iluminado Saenz Iluminadito eta Celso Saenz Armerito eibartar nobilleroen ordezko ezpatari gisa sartu zeben kartelean.

Atxita ere han inguruan zebilen.

Izen handikoa izan zan "Pedrucho toreatzaileen munduan.

1914tik 1931ra makina bat korridatan hartu zeban parte.

Ameriketan, Egipton, Sardinian (Cerdeña)... eta beste hainbat tokitan ere erakutsi zeban zezenaren aurrian zeukan maisutasuna.

Zineko artista ere izan zan.

Henri Vorins frantziar zuzendariak egindako Pobres niños eta batez ere Militona o la tragedia de un torero izeneko filmetan (Gautier-en nobela baten oinarritua), protagonistaren papera pantailaratu zeban.

Pedrutxo izeneko filmea, bere bizitzari buruzkoa, Hegoameriketan emon zeben.

Hollywood-era eruan nahi izan zebenian, eibartarrak, 1929. urtean, zinema munduakin zeukazen lotura danak moztu egin zitxuan eta ez zan bota zinemaren mekan.

1921. urtean, bere bizimoduaz liburuxka bat atera eban Juan Torrabadella kataluniarrak Bartzelonan.

La vida y arte de Pedrucho zan liburuxkaren izena.

Martin Basauri, Pedrutxo-ren anaia, Marselle-n hil zan Camargue-ko zezen batek harrapatuta.

Pedrutxo-k handik denbora gitxira itxi zeban zezenen mundua.

Bartzelonan 1973. urtean hil zan.

Bego Azpiri